Txakolin Museoa
Basigoko Bide Nagusia, 3. BAKIO
946 028 513
Kontsultatu Txakolin Museoaren jarduerak eta erakusketak.
TXAKOLIN
MUSEOA
Txakolin Museoa leku aproposa da txakolinaren kulturan murgiltzeko. Interpretazio zentroak aukera ematen du gure baserrietako kultura tradizionalari hain lotuta dagoen ardo berezi honen ezaugarriak eta elaborazio prozesua ezagutzeko.
Txakolinaren historia eta bilakaera ezagutzeko aukera ematen du museoak, baita teknologia berriei uko egin gabe tradizioa eta esentzia errespetatzen jakin duten upategien historia ezagutzeko ere. Gaur egun Bizkaiko Jatorrizko Deituraren babesean ekoizten ari diren txakolin eta ardo bereziak aurki daitezke, tradiziozko zuri, beltz eta gorriak eta baita zahartu edo upelean hartzitutakoak ere.
Museoan bertan Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako upategiek ekoitzitako hainbat txakolin mota erosi daitezke.
Aldi baterako erakusketak
Txakolina, izen propioa duen euskal ardoa
Txakolina, Euskal Herrian duela mende batzuetatik egiten den ardoa da. Erakusketa honek txakolinaren historia jasotzen du, ardogintzaren hastapenetatik hasi eta Euskadiko Jatorri Deiturak sortu arte.
BISITA GIDATUAK
Urte Osoa
Bisita gidatu orokorra
Txakolin Museoa-Txakolingunean egiten diren bisita guztiak gidatuak dira, pertsona kopurua edozein dela ere. Bisita amaitzean, txakolina dastatzeko aukera izango du bisitariak. Hiru bisita-aukera eskaintzen dira:
- Bisita gidatua + txakolin bat.
- Bisita gidatua + txakolin bi edo txakolin bat + pintxo bat.
- Bisita gidatua + txakolin bi + pintxo bi.
Uztaila eta abuztua
Uribe On Tour bisita
Uztailean eta abuztuan museoak «Uribeko hiru koloreak» aukera eskaintzen du: Bisita gidatua + Uribeko hiru txakolin (zuria, gorria eta beltza) + pintxo bat. Bisitaren edukia taldearen beharretara egokitzen da.
Haurreentzako jarduerak
Txakolin Museoa-Txakolinguneak jarduerak eskaitzen ditu 4-12 urte arteko haurrentzat, hilean igande batean eta Inauterietako, Aste Santuko, udako eta Gabonetako oporraldietan.
Jarduera bereziak
Urte Osoa
- Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea. Martxoa.
- Emakumearen Eguna. Martxoa.
- San Jose dastaketa. Martxoa.
- Txakomic. Apirila.
- Basque Fest dastaketa. Aste Santuan. Txakolin Museoa-Txakolinguneak Uribeko txakolin dastaketa eskaintzen du Bilboko Basque Fest-en programazio barruan.
- Museoen Nazioarteko Eguna. Maiatza.
- Ondarearen Europako Jardunaldiak. Urria.
- Uribe Gastronomikoa. Azaroa.
- Santo Tomás dastaketa. Abendua.
- Hitzaldi zikloa: “Txakolina, izen propioa duen euskal ardoa” erakusketan jorratzen diren hainbat gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dira:
-
- Emakumeak – marzo
- Txakolin hitzaren etimologia – apirila
- Arkeologia, baserriak, dokumentazioa – maiatza
- Ardoa eta antzinako ekoizpen‑prozesuak – ekaina
- Mahasti basatitik mahasti etxekotura – iraila
TXAKOMIC PROGRAMA BEREZIA
Apirilean
Proiektua 2021ean hasi zen eta Bizkaiko txakolinaren eta komikiaren artearen arteko loturaren emaitza da. Askotariko programa da, haurrentzako tailer entretenigarriak, txakolin dastaketak, musika, showcookingak eta hainbat ekimen desberdin eskaintzen dituena, Bizkaiko sommelier eta ilustratzaileen parte-hartzearekin. Txakomic apirilean ospatzen da Leioako Mendibile Jauregian eta Txakolin Museoa- Txakolingunean.
ESKOLA PROGRAMA
Lehen eta bigarren Hezkuntzako zikloetarako bisita gidatuak eskaintzen dira, bisitaren gidoia egokituz eta baita unitate didaktikoak ere museoan egiteko.
ARGITALPENAK
Txakolin Museoa-Txakolinguneak antolatutako aldi baterako erakusketaren katalogoa “Txakolin, izen propioa duen euskal ardoa”

Muñatones Gaztelua

Santimamiñe

Arrantzaleen Museoa

Ondare Aretoa

Euskal Herria Museoa

Arkeologia Museoa

La Encartada Fabrika-Museoa

Rekalde Aretoa

El Pobaleko Burdinola

Omako Basoa
BIZKAIKO FORU MUSEOAK: ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA
Bisitatu, galdetu, harritu, begiratu… Zenbat eta gehiago ezagutu Bizkaiko museoak eta enklabeak, orduan eta gehiago ezagutzen duzu zure kultura eta nortasuna.