Euskal Herria Museoa
Alegria Jauregia. Allendesalazar 5, Gernika-Lumo
946 255 451
Kontsulta itzazu Euskal Herria Museoaren jarduerak eta erakusketak.
EUSKAL HERRIA MUSEOA
Euskal Herria Museoak Alegria Jauregian du egoitza. Barroko estiloko eraikin hau 1733. urtean berreraiki zen eta Gernikako Arbolaren ondoan dago. 1937ko bonbardaketaren ondoren zutik geratu zen eraikin historiko bakanetakoa da.
Bizkaiko Foru Aldundiak jauregia eta bere lorategia zaharberritu zituen 1991n, Euskal Herria Museoa eta Europako Herrien Parkea bihurtuz, hurrenez hurren.
Museoak euskal kultura eta bere bilakaera historikoa ezagutzeko aukera eskaintzen digu artelan, maketa, dokumentu eta ikus-entzunezkoen bidez. Gainera, euskal dantza eta musikaz, herri kirolez, gastronomiaz eta euskaraz, modu interaktiboan gozatzeko aukera dago.
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK
MARTXOAK 3TIK EKAINAK 28RA
Kameratik orratzera
Bilboko Euskal Museoak antolatutako erakusketa da. Ekitaldi honetan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen janzkera nolakoa zen erakusten dutenak, jendaurrean ikusgai jartzeko
UZTAILETIK ABENDURA
Urdaibaiko soinuak: Lope Alberdi organogilea”
Erakusketak Lope Alberdiren (1868-1948) irudia berreskuratzen du, Busturialdea-Urdaibaiko organogilea, bere organoen soinua penintsulan zehar eta ozeanotik haratago eraman zuena, Amerika eta Filipinetaraino. Oraindik ere, berak egindako instrumentuak entzun daitezke Urdaibain, organoaren bilakaera (sistema mekanikotik pneumatikora) ezagutzeko museo bizi bat bihurtuz. Era berean, erakusketak, arriskuan dagoen ondare baliotsu hau babesteko beharra gogorarazten digu.
BISITA GIDATUAK
Ezinbestekoa da aldez aurretik bisita eta jarduera guztiak erreserbatzea.
URTE OSOA
Bisita gidatu orokorra
Taldeentzako bisita hauetan euskal historia eta kultura ezagutzeko aukera dago Museoaren erakusketa iraunkorrean zehar. Taldearen ezaugarrien arabera, azalpena egokitu egiten da.
12 urtetik aurrera / Ordubeteko iraupena.
URTE OSOA
Euskal Kultura – bisita gidatu parte-hartzailea
Bisita honen bidez, mota guztietako taldeek euskal kultura modu didaktiko eta entretenigarrian ezagutzeko aukera izango dute, teoria eta praktika uztartuz.
4 eta 12 urte bitartean: 45 minutu
12 urtetik aurrera: ordu 1.
URTE OSOA
Erdi Aroko Bizkaia: mitoak, foruak eta batzarrak
Bisita honen ardatz nagusiak Bizkaiko Jaurerriko Foruen jatorria eta abolizioa dira. Museoaren ondare baliabideen bitartez, Behe Erdi Aroko Bizkaiaren antolaketa politiko-soziala errepasatzen da eta bere sorrerari buruzko mitoetan sakontzen da.
12 urtetik aurrera / Ordubeteko bisita
MAIATZAK 18
Alegria jauregia. Ibilbide gidatua.
Euskal Herria Museoaren egoitza den Alegria Jauregiaren historia ezagutzeko bisita da. 1733ko jauregi barroko honen eta bertan bizi izan ziren leinuen historian zehar ibilbide bat egiten da eraikin monumental honen barnealdetik eta kanpoaldetik.
16 urtetik aurrera / ordu eta erdiko bisita
ONDAREARI BURUZKO ELKARRIZKETAK EUSKARAZ
URTARRILETIK APIRILERA
Literatura eta ondarea – Euskal literaturari buruzko elkarrizketak
Euskal literatur ondareari buruzko topaketa hauetan euskarazko idazleen lana aztertu eta hausnartzen da. Gainera, noizean behin autoreren baten bisita jasotzen dugu, eta horrek giro lasaian euskarazko irakurketa sustatzeko aukera ematen digu.
UZTAILA ETA ABUZTUA
Ondarea Berbetan
Ondarea mintzagai
Museoko bildumako piezetako bat lorategiko udako topaketa horietako protagonista da. Tertuliakideek piezari eta bere testuinguruari buruz hitz egiten dute euskaraz, Alegria Jauregiko lorategietan kafeaz gozatzen duten bitartean.
JARDUERA BEREZIAK
EZINBESTEKOA DA ALDEZ AURRETIK ERRESERBATZEA
MAIATZAK 7, 18:30
“Norberaren gela” dokumentalaren proiekzioa
Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendutako «Norberaren gela» dokumentala proiektatuko dugu. Eulalia de Abaitua eta Allende-Salazar (1857-1943) lehen euskal argazkilariari buruzkoa lana. Ondoren, Ainhoa Urgoitia zuzendariarekin solasaldian haritzeko tartea egongo da.
MAIATZAK 18
Museoen Nazioarteko Eguna
MAIATZAK 30
Museoen gaua: Zitrikoak Euskal Herrian
Gau berezia da, Europa osoko museoek publiko ezberdinentzako jarduera erakargarriak burutzen dituzte, ohi baino beranduago arte ateak irekita. 2008az geroztik, Gernikako Euskal Herria Museoak bat egin du ekimen horrekin, eta euskal gastronomia du ardatz. Urtero sukaldaritzako produktu bat aukeratzen da, eta familia-tailerrak, hitzaldiak eta dastaketa bereziak antolatzeko abiapuntu gisa erabiltzen da. 2026an zitrikoak izango dira protagonista.
IRAILA
Herri Kirolak
Euskal herri kirolen erakustaldi didaktiko eta parte-hartzailea izango da Museoko lorategian.
HAURRENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO JARDUERAK
ESKOLA-PROGRAMA
"Basoak historian" tailerra (4-12 urte)
2030 Agenda-rekin lotutako jarduera honen helburua ikasleek Euskal Herriko historian zuhaitzek eta basoek izan duten garrantzia ulertzea da. Horretarako, erakusketan dauden baliabideak erabiliko dira, museoa bisitatuz eta adinaren araberako jarduera praktikoa eginez.
Euskal kultura Jokoa (8-12 urte)
Partaideek euskal kultura eta folklorea hurbiletik ezagutuko dituzte modu parte-hartzailean. Museoko bigarren solairura bisita egingo da hainbat tresna eta material ezagutzeko. Ondoren, proba- eta galdera-joko bat egingo dute.
Altxor eta kartografia tailerra (10-16 urte)
Ikasleek kartografiak historian zehar izan duen garrantzia ikasiko dute eta aintzinako mapak nola interpretatu ikasiko dute. Museoko bilduma kartografikoa bisitatu ondoren, ikasitako guztia praktikan jarriko dute «Altxorraren bila» jokoarekin.
Foruak eta batzarrak. (10-14 urte)
Tailer honetan ikasleek Foruen eta Euskal Herriko Batzar Nagusien zentzua, jatorria eta garrantzia ezagutuko dute.
Azalpen labur baten bidez, Euskal Herriko lurraldeetan foruak eta batzarrak nola eta zergatik sortu ziren azalduko da. Amaitzeko, parte-hartzaileek Bizkaiko elizate bateko batzarra eta Bizkaiko Batzar Nagusia ordezkatuko dituzte.
EUROPAKO HERRIEN PARKEA
APIRILAK 17
Bisita gidatu botanikoa
Biologo batek eskainitako bisita gidatu honen bidez parkean dauden zuhaitz espezie anitzak ezagutzeko aukera paregabea da, hauen historia, jatorria eta ezaugarriak aztertuz. 8 urtetik gorako pertsonei zuzendua.
AZAROAK 21
Bisita gidatu ornitologikoa
Parkearen babesean hainbat hegazti bizi dira. Biologo batek eskainitako bisita gidatu honen bidez hauek ezagutzeko aukera zabaltzen da, jatorria, familia, kantua,… 8 urtetik gorako pertsonei zuzendua.
Lorategiko espezie botanikoei buruzko material didaktikoa
Hezkuntza zentroek edo aisialdi taldeek beraien kabuz parkea bisitatzeko aukera daukate. Bisita prestatzeko, lorategiko hainbat zuhaitzei buruzko informazioa dago eskuragarri lau hizkuntzatan.
Gainera Parkean zehar zuhaitz batzuek identifikazio plakak dituzte informazioa QR bidez eskuragarri dagoelarik.

Ondare Aretoa

Rekalde Aretoa

Omako Basoa

Arrantzaleen Museoa

Santimamiñe

Arkeologia Museoa

El Pobaleko Burdinola

Muñatones Gaztelua

La Encartada Fabrika-Museoa

Txakolin Museoa
BIZKAIKO FORU MUSEOAK: ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA
Bisitatu, galdetu, harritu, begiratu… Zenbat eta gehiago ezagutu Bizkaiko museoak eta enklabeak, orduan eta gehiago ezagutzen duzu zure kultura eta nortasuna.