Arrantzaleen Museoa

Bermeo

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

IRAILA ARTE

Olatuaren Oldarraldian. Emakumeak eta itsasoa XX. Mendean

Itsasoko lanetan gizonak izan dira beti protagonista, emakumeak bigarren mailan galdituz. Esparru ezberdinetan emakumeen eguneroko lana ezagutaraziko du erakusketa honek.

APIRILAK 23 / MAHAI INGURUA

Itsasoko ogibideak

Inoiz galdetu deutsazu zeure buruari zelan heltzen zan arraina portu onenetatik mundu erdiko mahaietara egoera bikainean? Asier Romero eta Amaia Apraiz-en eskutik «Olatuaren enbatean» erakusketara bisita gidatu berezi baten ostean, Ondarroako enpakatzaile eta neskatilekaz tarte bat igaroko dogu. Hitzaldia baino gehiago:  indarraren, trebeziaren eta memoriaren zuzeneko erakustaldia da.

Elebidun
Informazio eta erreserbak:
94 688 11 71 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
MAIATZAK 14 – 18:00 / MAHAI INGURUA

Euskal Herriko Saregiñak

Asier Romero eta Amaia Apraiz-en eskutik «Olatuaren enbatean» erakusketara bisita gidatu berezi baten ostean, izaera bereziko mahai-ingurua egingo dugu. Topaketa honek Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldeko ordezkarien ahotsa eta lekukotza izango ditu, gure kostalde osoko kontakizunak, aitortza eta senidetasun espazio komun batean batuz. Solasaldia protagonisten ama-hizkuntzetan garatuko da modu naturalean. Horrela, mugarik ezagutzen ez duen eta erro partekatuak dituen ofizio baten nortasuna eta aniztasuna balioetsiko dugu, gure itsasertzean taupaka jarraitzen duen memoria horri bide emanez.

Euskara, castellano eta frantses
Informazio eta erreserbak:
94 688 11 71 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
IRAILAK 24 – 18:00 / MAHAI INGURUA

Bermioko Andrak

Asier Romero eta Amaia Apraizen eskutik «Olatuaren enbatean» erakusketa modu esklusiboan ezagutu ondoren, topaketa berezi bati emango diogu bidea. Oraingo honetan, fokua Bermeon jarriko dugu: herriko itsas-sektore ezberdinetako emakumeek hartuko dute hitza. Kai-muturreko lanetik hasi eta kontserba-industriaraino, belaunaldi desberdinetako bermeotarrek euren bizipen eta lekukotzak partekatuko dituzte, herri-nortasun kolektibo hori nola eraiki duten azalduz. Solasaldia modu naturalean eta hurbilean garatuko da. Horrela, Bermeoko itsasertzean eta kaleetan bizirik dagoen memoria horri aitortza egingo diogu, mugarik ezagutzen ez duen eta erro sakonak dituen ofizio baten aniztasuna balioetsiz.

Elebidun
Informazio eta erreserbak:
94 688 11 71 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
Urritik aurrera

Bitor Amparan. Argazkiak.

Bere jaiotzaren mendeurrena dela eta, Barrueta Arte Elkarteak eta Arrantzaleen Museoak Víctor Amparan artista polifazetikoari buruzko erakusketa argitaragabea aurkezten dute.

Lanbidez bitxigilea eta bokazioz kronista, Amparanek 60ko hamarkadako Bizkaiko esentzia bereganatu zuen kamera eta pintzelen bidez; familiak gaur egunera arte zaindutako altxor bisuala, hain zuzen ere. Bere artxibo zabalaren barruan, erakusketa Bermeoko herriko eta kostaldeko eguneroko bizitzan zentratzen da bereziki, garai bat markatu zuten portuko paisaiak eta uneak berreskuratuz.

Olio-pintura, argazki historiko eta filmazioen bitartez, gure itsas historiari kolorea eta ahotsa eman zion aitzindari honen ondarea berrezagutuko dugu. Gure lurraldearen memoria bisualarekin ezinbesteko hitzordua!

TALDEENTZAKO

BISITA

GIDATUAK

Asteartetik igandera

Bisita gidatu orokorra

Urte osoa asteartetik ostiralera. Taldeentzako bisita gidatuak eskaintzen dira. Itsasoko gizon-emakumeen eta haien familien bizitzarekin eta ohiturekin lotutako gaietan sakonduz, eta historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabilitako teknikak ezagutuz.

12 urtetik aurrera / Ordubeteko iraupena.

Bisita bereziak erakusketari lotuta

Olatuaren Enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX mendean erakusketa.

Taldeak: Martxotik Irailera. Martitzenetik – Barikura, aurretiz erreserbatuta.

Banakakoak: Uztailetik Irailera. Domekatan 12:00, taldea betetu arte.

Bisita

orokor

librea

Asteartetik igandera

Museoko ikuspegi orokorra.

Urte osoan asteartetik igandera. Bisitak norbere kabuz egiteko aukera dago.

  • Bermeo, arrantza mundua eta balearen ehiza
  • Bermeo eta itsas jendea.
  • Kostaldeko bizimodua, arrantza motak eta balearen ehiza. 

Beharrizanei egokitutako bisitak.

Arrantzaleen mundua

Kostaldeko familien lana eta bizimodu antolaketa ezagutu ondoren, ikasleek arrantzaleek harrapatzen dituzten arrain espezie desberdinak ezagutuko dituzte.

Arrainak eta Euskal balea

Ikasleek modu didaktiko eta erakargarri batean gure kostaldeko itsas fauna eta euskal balean historia ezagutuko dute.

Bisitaren edukia taldearen adinera eta beharrizanetara moldatzen da.

ARGITALPENAK

Olatuaren Oldarraldian. Emakumeak eta itsasoa xx. mendean. Erakusketaren katalogoa.

Bitor Amparan. Argazkiak.

Txakolin Museoa

Txakolin Museoa

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoa

Muñatones Gaztelua

Muñatones Gaztelua

Santimamiñe

Santimamiñe

La Encartada Fabrika-Museoa

La Encartada Fabrika-Museoa

Rekalde Aretoa

Rekalde Aretoa

Ondare Aretoa

Ondare Aretoa

Omako Basoa

Omako Basoa

El Pobaleko Burdinola

El Pobaleko Burdinola

Arkeologia Museoa

Arkeologia Museoa

BIZKAIKO FORU MUSEOAK: ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA

Bisitatu, galdetu, harritu, begiratu… Zenbat eta gehiago ezagutu Bizkaiko museoak eta enklabeak, orduan eta gehiago ezagutzen duzu zure kultura eta nortasuna.

ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA  · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA