La Encartada Fabrika-Museoa

Balmaseda

Aldi baterako erakusketak 

Maiatzera arte

Santos López de Letona. Bi munduren artean ehundutako bizitza.

Santos López de Letona y Apoitak (1842-1925), La Encartada SA-ren jatorrizko bost akzioduentako batek, aldaketa handiko garai bateko irakinaldia irudikatzen du. Mexikora emigratu zuen, 1862an, eta euskal diasporaren topikoak zabaldu zituen, bide ausarta gurariaz ehundu baitzuen,  Zeanuritik Pueblara eta, bueltan, jaioterrira, Bizkaira, alegia.  Bidaldi hartan, zirt edo zarteko inbertitzaile eta enpresaburu bihurtu zen, eta arrasto ahaztezina utzi zuen Atlantikoren bi aldeetan.

Urtarriletik abendura

Bilduma programa: Pieza bat, istorio bat.

Urte osoan zehar, normalean jendeaurrean ez dauden edo bisiten ohiko diskurtsoan parte ez diren gure bildumako piezak erakutsiko ditugu, erakusketa monografiko txikien bidez. Makina txikiak (eta ez hain txikiak), jabeen familiaren objektuak… Bideo batek eta azalpen-panel batek objektu horien funtzioa, ezaugarriak eta garrantzia erakutsiko dituzte, eta lau hilean behin aldatuko dira.

JARDUERAK

Urte osoa

Museoko makinak

Larunbatak txandaka (abuztuan, azaroan eta Gabonetako oporretan izan ezik)

Joaquín Marco Sáenz de Ormijana zaharberritzailearen eskutik, museoko makinak sakon ezagutuko ditugu eta gure bilduma teknologikoko piezak eta elementuak martxan ikusiko ditugu.

Azaroaren 7, 14, 21 eta 28an

Erakustaldien hilabetea

Aurten ere, azaroko larunbatetan, La Encartada Fabrika-Museoko makinak martxan jartzen dira fabrikaren ekoizpen-prozesuak erakusteko. Jardunaldi bakoitzean prozesu bat ezagutaraziko da: ehungintza, akabera, mekanizazioa, etab.

Noviembre

EncartaTeknika

Adituen topaketa, proposatutako gaiari buruzko hausnarketaren gainekoa. Urtero, gai orokor eta interesgarri bati heltzea proposatzen da, eta gai hori garrantzitsua da museo industrialen jarduera egiteko.

HAUR HEZKUNTZA

Sortu zure ardia

Ardiaren ilea zer den eta zelan erabiltzen den ikasiko dute eta bere ardi txikia egin dute.

Artilearekin jolasean 

Koloretako artilea erabiliz, etxera eraman ahal izango den collage dibertigarria egingo dute.



LEHEN HEZKUNTZA

Txiki-ehungailuak:

Fabrikan ehungailu handiak ikusiko dituzten arren, jarduera honetan eskuzko ehungailuekin ehotzen ikasiko dute eta etxera eraman ahal izango diren ehunak egingo dituzte.

Jolastu eta osatu esaldia 

4-5 pertsonako taldeetan, bisitaldi gidatuan ikasitako guztiarekin asmakizun bat egitera jolastuko dira. Talde-laneko jarduera dinamikoa.

Ardi azkarrak 

Trebetasun eta lankidetza jarduera honetan, egun batez fitxak izango gara taula erraldoi batean. Jokoaren dinamika fabrikarekin lotutako galderei erantzutea izango da, oztopoak gainditu eta erronka bat osatzeko.

HAUR HEZKUNTZA + LEHEN HEZKUNTZA

Gymkana kooperatiboa 

Ziklo bakoitzari egokitua. Talde txikietan, elkarlanean, hainbat proba gaindituko dituzte, museoaren barruan eta kanpoan banatutako erronka guztiak osatu arte. Ikasturte amaierako txangoak egiteko jarduera aproposa.



LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA + DBH

Berdinak gara? 

Lantegia bisitatzen den bitartean, garai ezberdinetako bi langilek (bata 1900an eta bestea 2000. urtean jaiotakoa) beren bizi-esperientziak azalduko dituzte laneko ingurunean. Ondoren, taldeka, emakumeak gizartean duen eginkizunaren bilakaera aztertuko dute.

DBH + BATXILERGOA

Industria-iraultza: La Encartada adibide 

Bisitan zehar, lan-koaderno bat osatuko dute, La Encartada Fabrika-Museoan ikus daitezkeen Industria Iraultzaren oinarrizko alderdiak identifikatzeko, hala nola energia-iturriak, asmakizunak, produktibitatearen igoera, lan-baldintzak edo kapitalismoa.

Bisita konbinatua El Pobalekin

El Pobaleko burdinolarekin batera, Erregimen Zaharreko negozio baten eta Industria Iraultzaren beste negozio baterainoko bilakaeraren arteko ezberdintasunak ikusiko dituzte.

ARGITALPENAK

Santos López de Letona. Bi munduren artean ehundutako bizitza.

Lehen hurbilketa Santos López de Letonaren historiara, haren garrantzia bidegabeki zatituta geratu baita bi ertzen artean: bizkaitarra eta mexikarra. Euskal industrializazioaren beste izen handi batzuek ez bezala, López de Letonak ez zuen bi munduren arteko bizitza hori behin betiko lotuko zuen erreferentziazko obrarik. Gainera, gure ustez ezinbestekoa zen berea ez zela banakako abentura bat izan aldarrikatzea, baizik eta bere ibilbidean zehar ondoan zeuzkanekin partekatutako ehuna, hala nola Josefa Gómez Rueda y Castañeda, bere emaztea, funtsezko lotura Pueblan errotzeko, eta saihestezinezko figura bere gizarte-, ekonomia- eta enpresa-gorakadan.

Santimamiñe

Santimamiñe

Ondare Aretoa

Ondare Aretoa

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoa

Arrantzaleen Museoa

Arrantzaleen Museoa

Omako Basoa

Omako Basoa

Rekalde Aretoa

Rekalde Aretoa

Txakolin Museoa

Txakolin Museoa

Arkeologia Museoa

Arkeologia Museoa

El Pobaleko Burdinola

El Pobaleko Burdinola

Muñatones Gaztelua

Muñatones Gaztelua

BIZKAIKO FORU MUSEOAK: ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA

Bisitatu, galdetu, harritu, begiratu… Zenbat eta gehiago ezagutu Bizkaiko museoak eta enklabeak, orduan eta gehiago ezagutzen duzu zure kultura eta nortasuna.

ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA  · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA