Rekalde Aretoa
Iparragirre 21, Bilbao
944 068 532
Kontsulta itzazu Rekalde Aretoko jarduerak eta erakusketak
REKALDE ARTEOA
Rekalde Aretoa gaur egungo praktika artistikoen ezagutzan, harreran eta dibulgazioan sakontzeko gunea da. 1991n sortu zenetik, bertako eta kanpoko ekoizpen plastikoaren ikerketari lotuta dago, aldi baterako erakusketa-proposamenen eta egungo artearen eztabaidekin lotutako jardueren bidez.
ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK
2026KO EKAINAREN 28RA ARTE
Nicholas Nixon
Nicholas Nixon argazkilariaren (Detroit, 1947) atzera begirako erakusketa zabala, Fundación mapfrek Rekalde Aretoarekin elkarlanean ekoitzia eta Carlos Gollonetek komisariatua. Ia 200 argazki inguru erakusten dira, Nixonen irudirik esanguratsuenak batzen dituztenak, Brown ahizpei buruzko serie osoa barne. Artistak obra sakon humanista eta poetikoa garatzen du, egunerokotasunean, intimitatean eta denboraren igarotzean ikusizko esplorazio iturri agortezina aurkitzen duena.
UZTAILAREN 14A – URRIAREN 12A
Ertibil Bizkaia 2026
Bizkaiko Foru Aldundiaren urteroko Arte Plastiko eta Bisualen erakusketa ibiltaria da, Bilboko Rekalde Aretoan hasten dena eta ondoren Bizkaiko hainbat udalerritan zehar bidaiatzen duena.
2026KO URRIAREN 26A – 2027KO OTSAILAREN 28A
Alejandra Icaza
Alejandra Icazaren (Bilbo, 1966) erakusketak praktika piktorikoan sortzaile bisual garrantzitsuenetako baten lana aurkeztuko du Rekalde Aretoan. Artistak 1989an egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa, Bilboko Vanguardia galerian, eta gaur egun Bilbon bizi eta lan egiten du.Erakusketa Rekalde Aretoak eta Vigoko MARCO museoak elkarlanean ekoitzi eta komisariatu dute; azken hori, arte garaikidearen garapenean eta bilakaeran Galiziako museo erreferentzialetako bat da.
Barriek
Rekalde Aretoak Barriek programako artista hautatuen artelanekin erakusketak eskainiko ditu urtean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekez gozatu duten artisten artelanak erakusgai izango dira:
APIRILAREN 12RA ARTE
Ra
Asensi
Tierra [adentro] erakusketak gorputzaren, teknologiaren eta lurraldearen arteko harremanak sakontzen ditu diziplina anitzeko ikerketa artistiko baten bidez.
APIRILAK 14–EKAINAK 21
Mar
de
Dios
EKAINAK 23–ABUZTUAK 30
Amaia
Molinet
IRAILAK 1–AZAROAK 1
Maider
Aldasoro
JARDUERAK
Apirilak 23 eta 30 – Maiatzak 5 eta 12
Arte, Ikerketa eta Feminismoak – EHU Jardunaldiak
EHUko A.I.F. (Arte, Ikerketa eta Feminismoak) ikerketa taldeak antolatutako jardunaldiak dira, praktika artistikoen azterketa ikuspegi feministetatik egiten duen erreferente akademikoa. Hamar urte baino gehiagoko ibilbide sistematikoarekin, diziplina anitzeko talde honek ezagutza espezializatua sortu du hiru ardatz nagusiren bidez: artearen diskurtso hegemonikoen dekonstrukzio kritikoa; sorkuntza eta ikerketa artistikoan aplikatutako metodologia feministak garatzea; eta genealogien berreskuratzea Arte Praktika Feministen Artxibo baten bidez.
Proposamenak aldi baterako Rekalde Aretoko hall‑a “espazio‑artxibo” bihurtuko du, non dokumentuek, obrek eta eztabaidek elkarrekin eta garrantzi berean biziko diren ikerketa‑taldeak sortutako ezagutza transferitzeko.
URTE OSOA
Bisita iruzkinduak
Erakusketak testuinguruan jartzen dituzten bisita eta ibilbide iruzkinduak.
URTE OSOA
Topaketak…
Erakusketetako protagonistekin, artistekin eta komisarioekin elkarrizketak, haien lanaren sormen-prozesuak, gakoak eta kontzeptuak jendearengana hurbiltzeko.
UMEENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO JARDUERAK
ESKOLA-PROGRAMA
Tailerrak eta bisitak eskola-taldeentzat
Ikastetxeek eskatuta.
Erakusketekin lotutako ibilbideak eta jarduerak, Rekalde Aretoko langileen eskutik erakusketa bisitatzeko aukera ematen dietenak taldeei, haien interesak eta beharrak kontuan hartuta.
PROGRAMA BEREZIAK
ECOS
Sormen-bitartekotzako proiektua da, Rekalde aretoko erakusketen inguruko hausnarketa bilatzen du bestelako ikus-entzuneko, soinuzko edo beste motatako proposamenen bidez.
CANCHA LIBRE
16 eta 23 urte bitarteko gazteek osatutako bitartekaritza taldea, non modu autogestionatuan, taldekideek aukeratzen duten zer motako jarduerak antolatu Rekalde Aretoko erakusketen inguruan gogoeta egiteko asmoz, erakusketa-gunera hurbiltzeko modu berriak esploratu ahal izateko. Taldea etengabe irekita dago parte hartzaile berrientzat.
¿RE-CUERDAS? ARTEA ETA MEMORIA [+60 urte]:
Erakusketa bakoitzetik abiatuta eta dinamika parte-hartzaileez lagunduta, eguneroko memoria lantzen dugu adineko pertsonekin.
LAINO ARTEAN [12-15 urte]:
Arakatu, sortu eta konektatu. Artea eta teknologia gazteentzat Rekalde aretoan. Jarduera honen helburua gazteen artean praktika artistikoekiko interesa piztea da, parte-hartzea sustatuz eta ikaskuntza sustatuz. Horrela, parte-hartzaileek adierazpen artistiko desberdinekin esperimentatu ahal izango dute eta teknologia beren ideiei forma emateko tresna gisa erabili ahal izango dute.
ARTISTA TAILERRA
Sormen-prozesuetan sakontzen duten artistek zuzendutako tailerrak.

Omako Basoa

La Encartada Fabrika-Museoa

Muñatones Gaztelua

Txakolin Museoa

Arkeologia Museoa

El Pobaleko Burdinola

Santimamiñe

Euskal Herria Museoa

Ondare Aretoa

Arrantzaleen Museoa
BIZKAIKO FORU MUSEOAK: ARRANTZALEEN MUSEOA · ARKEOLOGIA MUSEOA · REKALDE ARETOA · ONDARE ARETOA · LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA · EL POBALEKO BURDINOLA · MUÑATONES GAZTELUA · OMAKO BASOA · SANTIMAMIÑE · EUSKAL HERRIA MUSEOA · TXAKOLIN MUSEOA
Bisitatu, galdetu, harritu, begiratu… Zenbat eta gehiago ezagutu Bizkaiko museoak eta enklabeak, orduan eta gehiago ezagutzen duzu zure kultura eta nortasuna.